Eguneratua 2020-06-19an
-o-o-o-
Euria ipuina
Pintto eta orkestra
UXUEREN MEZUTXOA ZUENTZAT
-O-O-O
ITZALEKIN JOLASTUZ
Jurgi
Martin eta Julen
Joar Malen
Ederki ari zarete
bejoin dizuela
Ipuintxo bat (munstro eta guzti...)
Ereduak June eta Unai
-O-O-O-
IPUIN KONTALARIAK
FAMILIA ANIZTASUNA
Zatiketen biderkatzea Zuei, nire familiari, nire jendeari Familiartean Ametsek bi ama ditu
Familiak eta eskola sozializazio agente garrantzitsuak dira eta eskola eredu bakarra ez dagoen bezala,
ez dago familia eredu bakarra; familia hoberen definitzen duen hitza aniztasuna da. Familia bakoitzak eredu eta egoera ezberdina dauka.
-O-O-O-
TXUTXUMUTXU ASTEA
URTEBETETZEAK
Hau buruaaa! Gure lagunak urteak betetzen eta ez ditugu zoriondu.
Badakit beste baten urtebetetze eguna azkar dela. Zoriondu nahi baduzue zuen mezuak bidali niri.
Sakatu argazkiaren gainean.
MANDALAK
Hasi dira mandalak iristen, ze lan politak. Ze ongi ari zareten 😘
Sakatu ezazue argazki bakoitzaren gainean.
Jon etxe berri bat antolatzen ari da.
Nire mandala
Enara eta Vera lan eta lan
Malen, ipuin kontalaria
Ez ohiko ipuina
-O-O-O-
Estekak: Ipuin politak eta ariketa fisikorako bideoa
Oihan eta Peruk zuekin partekatu nahi dituzten jarduerekin egindako bideoak.
Suhiltzaileek ere mezu bat dute zuentzat,
TXAPELDUNAK!
Gaur Autismoaren nazioarteko eguna da,
etxetik ere urdindu dezagun mundua!
Pasa den astean bidali zenizkidaten ekarpenekin bideotxo hau sortu da.
Segi horrela! Aspiran duzuen kantarekin animatu zaitezte grabaketa bat egiten.
Igor, hau bukatutakoan gurekin nahi zaitut arratsalde batean eskulan saio eder bat egiteko.
Hara, psikomotrizitateko gela berria!
Gozatu ipuin hau.
Kanta polit hau ere heldu
zaigu gaurkoan,
ea ikasten duzuen!
Ausartak izan eta grabatu zuen saioa.
Hemen bidaltzen dizkizuet zuek bidalitako lanen laburpentxo bat.
Aupa Jurgi, zurea bai umorea!
Eguraldi kaxkarrari aurre egin behar eta, bainutxo bat hartzen etxeko egon gelan.
Baina aisialdirako denbora hartzen badakigu ere
Kirolari gehiago ere baditugu gure artean
Ez dago kirol saio ona egiterik ondoren otordu osasuntsurik gabe.
Konturatzen ari naiz oso eskulan politak egiten dituzuela ikastolara joan gabe,
segi horrela!
Inularrean, lasterketan aritu ondoren, familiako argazkiko denak agurtu eta lotara
Hemen Joar bere saltsan, euri makila egiten, esperimentatzen, ortzadarra margotzen, urarekin jolasten eta, noski, sukaldatzen ere.
MARTXOAK 8
Badirudi aspaldiko kontu bat dela baina 9 egun besterik, ez dira pasa.
Irudian ikusi dezakezuen bezala, zuen ekarpenei esker, gaia nolabait landu ahal izan genuen. Koloredun loretxo horretan, Naderrek ekarritako oso mezu politak irakurri ahal izan genituen eta Kaoutharri esker, amatxo , hauek arabiarraz entzun genituen. Nahiz eta ez genuen ezer ulertu, hitzen soinua oso ederra zen.
Bide batez, arabiarrez nola idazten den erakutsi zigun ere.
Haurrak zer esan ez zekitela gelditu ziren.
Mila esker Malala Yousafzai nor den erakusteagatik, mila esker amona ezberdinen bizipenak kontatzeagatik, Txaro Arteaga nor zen gogorarazteagatik… mila esker.
Gabonetako festak bukatu eta urte berriari danborrada hotsarekin indartsu ekin diogu .
Bitartean, zein proiektu landu genezakeen pentsatzen geundela goiza batean Galtzagorrin bisita izan genuela konturatu ginen. Zaku bat utzi ziguten lehen gizakien zenbait argazki, tramankulu ,…barruan gordeta. Gutun bat ere idatzi zuten eta bertan, lehen gizakien proiektua egiteko eskatzen ziguten. Hasieran, arraro samarra iruditu zitzaigun gaia baina aurrera ekin diogu.
Lehenego ekarpenak segituan hasi ziren iristen: Haitzuloetan bizi zirela, sua asmatu zutela, ehiztariak zirela ,…
Santa Ageda Pezpera gertu zegoenez makilak hartu eta kopla zaharrak gogoratu genituen.
Goiza batean Nahia, Ani eta Jare gure gelara etorri eta gauza bitxi asko azaldu zizkiguten, adibidez: Lehen gizakiak zer jaten zuten, nola jazten ziren, ehizarako zer tresnak zituzten, sua nola sortu zuten, …
Beraiek bezala beste egun batean Anek eta Jonek Power Point eder bat erakutsi ziguten gure jakinmina asetuz.
Gaian murgilduta gelako sarrera apaintzen hasi ginen.
Hemen,Joarrek ekarritako harri berezi batekin margotzen ari gara. Lehenengo, behatza uran busti, gero harrian igurtzi eta margotzera.
Hemen berriz, ikatzarekin eta tenperarekin ari gara.
Eta azkenean, horrela gelditu da gure gelako sarrera.
Haitzuloetan agertzen diren marrazkiak ikusita, guk saiakera bereziak egin ditugu Pimentoiarekin margotuz…
Cola Caoarekin margotuz…
Artilez betetako mamut eder bat egin dugu.
Primeran pasa dugu!
ETA ORAINGO PROIEKTUA: ELIKADURA OSASUNTSUA
HONA HEMEN OSATU DUGUN ELIKAGAIEN PIRAMIDEA
GOIZETAN HAMAIKETAKO ONA EGITEN DUGUN BEZALA ARRATSALDEAN ERE, ASKARI OSASUNTSUA EGIN DUGU: OGIA GAZTA IRASAGARRAREKIN ETA EDATEKO LARANJA ZUKUA
ZUEN EKARPENAK AZTERTUZ, ENARAK OLIOAREN JATORRIA, ERABILERA, .... ERAKUTSI DIGU.
HEMEN JANARIAREN RULETA AZTERTZEN ARI GARA
GAUR OSTIRALA, GOSARI OSASUNTSUA PRESTATU DUGU: ZUKUA, FRUTA, JOGURTA, ZEREALAK, GAILETAK, MERMELADA, OGIA......
HAU GOSARI MUNDIALA!
ETA BUKAERA EMATEKO AUZOKO AITON-AMONEKIN KANTUAN ARITU GARA
GOIZ HONETAN ERE IPUIN KONTALARIAK ETORRI ZAIZKIGU GELARA ETA GUREAN KAKA PUTZA IPUINA KONTATU DIGUTE
EGUNARI BUKAERA EMATEKO LUBERRIKO IKASLE OIHAK ETORRI DIRA GUREKIN JOLASTERA.
MILA ESKER LAGUNAK ! EGUN ONA PASA DUGU !
MOTXILA TXIKIA IRITSI ZAIGU ESKOLARA ETA TXANDAKA LUGARITZEKO LIBURUTEGIRA JOANGO GARA GURE GOGOKO IPUINA AUKERATZERA
ONGI ETORRIA IKASTURTE BERRIARI!
GURE TALDEAN 3 LAGUN BERRI DAUZKAGU AURTEN: UNAI, JUNE ETA NOAH.
IRAILA ERREZ BURUTU DUGU, ETA DAGOENEKO OSPAKIZUNETAN HASI GARA,
ZORIONAK OIHAN !
ZORIONAK HAITZ
ZORIONAK JUNE ETA UNAI
BADAKIZUE LANEAN HASI GARELA? BA BAI, BESTE GELAKO KIDEEKIN BATERA GURE LEHENENGO PROIEKTUARI EKIN DIOGU. UDAZKENA!
ETXETIK ESKOLARA EKARRITAKO OTARREA ERAKUTSI DIGUTE 5 URTEKO LAGUNEK
LANEAN HASI ETA FRUTA MAMITSUAK ETA LEHORRAK BEREIZTEN HASI GINEN ISAREN LAGUNTZAREKIN
EGUNERO ETXEKO EKARPEN BAT IZAN DUGU
HOSTO EZBERDINAK BATETIK, ZUHAITZ EZBERDINAK BESTETIK....
TXORIEN HEGALDIA LEKU EPELAGOETARA....
LAN ETA LAN ARITU ONDOREN PASEATZERA ATERATZEKO AUKERA BIKAINA IZAN DUGU !
JURGIREN AITONAREN BASERRIRA BISITA EGIN GENUEN
BERTAN, ARAITZEK DANBOLINEAN GAZTAINAK ERRE ZITUEN
GAZTAINAK PREST ETA BERO-BERO !!
HAMAIKETAKO BEREZIA GAURKOA
AURTEN GAU BELTZA OSPATU DUGU IA BELDURTU GABE...
XANGULI MANGULI KIKIRRIKI........ HURRENGO URTEAN GEHIAGO....
LURRARTEN IZAN GARA. EA ASMATZEN DUZUEN ZER IKUSI , USAINDU, IKUTU ETA DASTATU DUGUN:
FRUITU GORRI, HORI EDO BERDEA DA
BARRUTIK TXURIA DA,
BOROBILA DA ETA ISATSA DAUKA.
ZER OTE DA?
UDAZKEN KEN , KEN AMAITU DUGU LEHENENGO LANAREKIN !
HURRENGORAKO PREST?