HH2 URTE


2019-2020 IKASTURTEA


Ikasturteari agur esateko momentua iritsi da.
Udaraz gozatu eta laster arte...



Gelako laguntxoak:
Ikasturte bukaera berezi honi atzera begiratzean, goizero gelara sartzean, zuen irribarreak nola indarberritzen gintuen burura etortzen zaigu.
Zuen penen aurrean, zuek ulertu, lagundu eta kontsolatzea nahi izan dugu.
Zuen kontuak entzun ditugu.
Zuen jolasak behatu, aztertu eta hauetan parte hartu dugu.
Zuen beharrei erantzuten aritu gara.
Zuekin batera, dantzatu eta abestu dugu.
Zuekin, mila gauza partekatu ditugu, batez ere, musuak eta besarkadak.
Azken batean, zuek zoriontsu sentiaraztea nahi izan dugu.

Aurrera begiratzean, beste gela batean hori guztia eta beste batzuk partekatuko dituzue.

Oraingo honetan, eman diguzuen guztiarekin geratzen gara, asko izan baita eta oso eskertuak gaude, elkarrekin egoteko zortea izan dugulako!

Zareten bezalakoak izaten jarraitu!

Muxuak Malen eta Lourdesen partetik


Gaur Unaxen urtebetetzea da. 3 urte bete ditu!
ZORIONAK UNAX! 
Ondo pasa zure eguna!

Ikusten dugunez, jada hasi zarete ospatzen...





PROPOSAMEN BERRI BAT DAUKAGU.
DENON PARTE HARTZEA ESPERO DUGU. ANIMA ZAITEZTE!






Kaixo familiak!
Azken hilabete honetan ere argazki pila bat jaso ditugu. Bideotxo batean bildu ditugu berriz ere. Mila esker zuen parte hartzeagatik eta espero dugu gustokoa izatea!


HAN ZEUDEN

Han zeuden
krokodilo eta tximinoa
arratoi txikia, ardi zuria,
katu, oilo, elefante
ez zen inor falta,
ez dakit nola esan dudan
goazen berriro hastera
.



Gaur MARKELen urtebetetzea da!!
ZORIONAK MARKEL!!!!
3 URTE!!



XALALA, RIKI, RIKI

Xalala, riki, riki

xalala riki ri.
Dutxan dardaraka
ur hotzarekin.
Hartu esponja eta xaboitu
 burua busti,
igurtzi, garbitu
zilbor eta titi.
Jira bira ipurdia
mugitu beti
bi oinetan
bukaera
ez dago gaizki.

Xalala, riki, riki
xalala iriki ri.
Dutxan dardaraka
ur hotzarekin



Kolorearekin jolasean!

Begira zer egin duen eta nola!



MAIATZAK 15: FAMILIEN NAZIOARTEKO EGUNA

Gure gizartean familia mota ezberdinak aurki ditzakegu, baina denek gauza bat dute komunean... maitasuna.





IPUINA
Gaurkoan zuentzako ipuintxo batekin gatoz...
Ea gustatzen zaizuen eta bertako pertsonaiak ezagunak egiten zaizkizuen...

Bolon bolon bat,
bolon bolon bi,
isil isilik nago ni...


Zoragarriak zarete!




UDABERRIA DELA ETA ZUEN ARGAZKI PILA BAT JASO DITUGU!!
Hemen dituzue...


SORGINA PIRULINA

Sorgina pirulina
erratza gainean
ipurdia zikina
kapela buruan.
Sorgina, sorgina
ipurdia zikina
tenetela zara zu
ezetz harrapatu!



Gaur OLIVIAren urtebetetzea da!!
ZORIONAK OLIVIA!!!!
3 URTE!!

GURE LORATEGIA OSATU DUGU!!
Koloretsua, anitza eta zoragarria geratu zaigu!
Mila esker jardueran parte hartu duzuen guztioi!!



PROPOSAMEN BAT...
GOAZEN DENON ARTEAN LORATEGI BAT OSATZERA...



Begira gure neskatxoak zenbat gauza egiten dituen! 

Azkenean, leher eginda bukatu du!
Ondo lo egin!


Gaur UNAIren urtebetetzea da!!
ZORIONAK UNAI!!!!
3 URTE!!

Gaur Amaiurren urtebetetzea da!!
ZORIONAK AMAIUR!!!!
3 URTE!!


RAN ROBER RAN

Ran rober ran

po, po, po, popo, po, po po

Ran rober ran,

po, po, po, po, po, po.


Uztaiak gora gora lurretik zerura

jira alde batera eta gero bestera

ta behera behera behera

ta behera behera bai

uztai barruan preso

gelditu naiz orain jei!


Ran rober ran

po, po, po, po, po, po, po po

Ran rober ran,

po, po, po, po, po, po




Kalean gozatzen!




Eskulanak egiten! 


Hau poza kalera ateratzeko unean!


Gaur ostirala izango balitz bezala...


OSTIRALA IRITSI DA

Ostirala iritsi da, 

iritsi da ostirala:

Pozez betetako eguna,

zatoz nirekin laguna!

mantalak etxera eta

oporrak bi egunetan,

astelehenean berriz ere,

bilduko gara ikastolan

lara, lara, la, la...





Sukaldaritza lan asko egiten ari zarete!!

Oraingo honetan..... gailetak!!
Mmmmm...




Kalean, naturaz gozatzen!


Bertan, ezpatak aurkitu dituzte


Ezkutaketa jolasean aritzen


Hondartzaz gozatzen gaudela eta marrazo erraldoia zetorrela imajinatu dugu!


Bai kanpoan, bai etxean jolasean gelditu gabe!

 
 

Gure gelako eguzki politena!



UDABERRIAREKIN JARRAITUZ...
Gaurkoan oso ezaguna egingo zaizuen abesti bat...

TXIMELETA MENDIAN

Tximeleleta mendian
lore baten gainean,
hegoak geldi zeuzkan
gaixoturik zegoen.


Tximeleta bakarrik,
tximeleta trsisterik.
Nork nahi luke sendatu
tximeletatxo hori?


Tximeleta mendian...




LEHENENGO EGUNAK KALEAN

Bidalitako argazkiekin bideotxo bat osatu dugu denok ikusteko.





UDABERRIA

Oraingoan ipuintxo batekin gatoz!





Egun hauetako paseoak asko disfrutatu dituzue. 
Maddi mendian izan zen animaliak ikusten.


 Unai errekara joan zen bizikletaz, han uretara harriak botatzen eta ahateei janaria ematen aritu zen.


Udaberria iritsi da eta nabari da. A ze paseo politta eman duen Nahiak, eta ze lore sorta politta bildu duen!


Atzo azkenean, egun handia iritsi zen!

Kaskoak jarri, bizikletan montatu eta lehenengo gauza eskolara gerturatzea izan zen, ea bertan  jarraitzen zuen eta bai, oraindik han dago.
Etxera iritsi eta siesta handi bat bota zuen Oihanek, indarberritzeko!


Aspaldiko partez, kalera atera eta primeran ibili dira!


O! nere etxe barruan, kotxeak batera eta bestera ibiltzen dira!

Zer dago ontzi honen barruan?


Eta poltsa honen barruan?

 

Eta... liburu artean?

Bada ... dena ikusi eta aztertu  ondoren, asko gustatu zaio!


Hara zer gertatu den, dilistak uretan utzi ondoren!

Uau! ikusi! Landareak jaio dira!



OLIVIAK EGINDAKO PROPOSAMEN POLITAK DITUZUE HEMEN...
Ea beste norbait ere animatzen den lan hauekin!





UDABERRIA

Atzo kalera irten zineten eta seguru inguruan aldaketak sumatu zenituztela. Udaberria etxean geunden bitartean iritsi zen eta!
Zuei zer da udaberritik gehien gustatzen zaizuena?


Lehenengo irteera!






A ze artistak zareten!!




Ikusi Izanek bidali dizkigun argazkiak!




Gaur Williamen urtebetetzea da!!
ZORIONAK WILLIAM!!!!
3 URTE!!




San Ferminak bertan behera geratu direla esan digute, baino batzuk hasi dira jada etxeetan ospatzen!!




APIRILAK 23 - LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Gaurko egunean zuen ekarpen asko jaso ditugu. Eskerrik asko denoi!!!

Hemen bildu ditugu 2 urtekoen artean jasotakoak. Baina ezin izan ditugu denak txertatu bideo batzuk astunegiak direlako. Horregatik, gure eskolako WEB gunea bisitatzera gonbidatzen zaituztegu!!










Denborapasa polit bat...




Nahia ere gauza pila bat egiten ari da egun hauetan!!


Sukaldatzen...


Tenperekin saltxak egiten...



Idazten...


Marrazten!!!



Gelditu gabe!


Denbora ere badago, lasai egoteko 

Abesteko eta dantzatzeko 





Etxean gelditu gabe eta anaiarekin gozatzen!  



ZORIONAK MARTIN!!!!!
3 URTE!!!!!

Martinek ere 3 urte bete zituen oporretan eta begira zenbat argazki bidali dizkigun zuekin partekatzeko....


Zenbat urte?

Otso Benito..... mendian dabil...



Etxean goxo-goxo eta bero-bero!


Ikusi baratzean zer azaldu den!



Begira makarroiekin egindako eskulana







Hemen surf egiten!
 
 


Oporrak aurretik jasotako argazkiak bideotxo batean bildu ditugu denok elkarrekin ikusteko!
Gustatzea espero dugu!

Apirilaren 10an, Naroak 3 urte bete zituen
ZORIONAK NAROA!!!

Larunbatean Kairen urtebetetzea izan zen!
ZORIONAK KAI!!! 3 URTE!!!

Ikusi nolako pastelarekin ospatu zuten! Ezaguna, ezta?



         ENE KANTAK - ESKERRIK ASKO!


HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA


Apirilak 2an Haur Liburuaren Nazioarteko eguna ospatu dugu. 
Horretarako, hemen dituzue zuek bidalitako argazkiekin egindako bideotxo bat, eta baita Haizeren ipuin kontaketa ere. Gozatu!!
Mila esker zuen ekarpenengatik eta jarraitu ipuinekin amesten....




BEGIRA ERRALDOI HAUEI, EZ AL ZAIZKIZUE EZAGUNAK EGITEN?

KORONABIRUSA!

GELAN HORRELA BIZITU DUGU!










KOLORETAKO MUNSTROA ERE NAHASTUTA DAGO...


EGUNEROKO JARDUEREN ARTEAN, DENAK ELKARTZEN GARA IPUINAK ENTZUTEKO. OSO UNE ATSEGINA DA ETA ERA HONETAN HASTEN GARA!