HH1 URTE

2019-2020 IKASTURTEA


ZORIONAK  MANEX !!!!

Gaur egun berezia da Manexentzat, 2 urte betetzen dituelako.Musu erraldoi bat eta egun zoragarria pasa  dezazula, opa dizugu !!!!





ZORIONAK ADEI !!!!

Gaur Adeien urtemuga da, bi urte betetzen ditu eta mila kilo zorion bidali nahi diogu. Egun zoragarria igaro dezazula polit hori !!!!






Adeien argazki eder hauek jaso ditugu . Begira nola handitu den !!!!!





FAMILIA ANIZTASUNAREN EGUNA eta IRAIAREN URTEMUGA


Pozik egoteko arrazoiak ditugu gaur. Egun gutxiago ditugu berriz ikusteko, baina gaur egutegian beste data bat dago markatuta, une honetan inoiz baino garrantzitsuagoa dena: askotariko familien nazioarteko eguna. Bertso hauek eta bideoren bat utziko dizkizuegu Haizeren lankidetzari eta sormenari esker.


















Bada, gainera, pozez betetzen gaituen beste albiste bat: igandean Iraiaren urtebetetzea ospatuko dugu. Hemendik milioi bat muxu eta besarkada erraldoi bidali nahi dizkizugu.




MAIATZEKO LOREA, UDAKO FLOREA


Kaixo lagunak! 

Maiatza iritsi zaigu eta proiektu txiki batean parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Animatu zaitezte denak eta... SOR DEZAGUN GURE LORATEGIA!








ZORIONAK UNAX !!!!!


Gaur egun berezia da Unaxentzat, 2 urte betetzen dituelako. Baina ezin diogu musurik eman, ezta kantatu ere... elkar ikusi eta besarkatzeko momentua iristen denerako gordetzen dugula esango diogu. Mua !!!!!










Egunak aurrera doaz eta oraindik asko geratzen da besarkatu eta musu emateko. Une polit hori iritsi arte, bidali dizkiguzuen argazkiekin egindako bideoak utziko dizkizuegu, lagunak gogoan izan ditzazuen.
























LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA


Gaur egun handia ospatzen dugu, Liburuaren Nazioarteko eguna. Guretzat oso egun berezia eta inportantea da, asko maite ditugulako liburuak eta ipuiak. Horrexegatik oparitxo txiki bat egin dugu zuentzat. Disfrutatu !!!!!









Laguntxoak, begira ze ipuin  polita utzi digute Iraia, Ohiana eta Sergiok !!! Mila, mila esker bihotz bihotzetik.



MUSUAREN NAZIOARTEKO EGUNA


Gaur Musuaren Nazioarteko Eguna da eta ospakizun hau aprobetxatuz animoz eta maitasunez betetako musu handi bat helarazi nahi dizuegu.




Kaixo pottokitos!!!! Bideo honetan ikastolan egon zineten azken egunetan ateratako arzgazkiak dituzue. Muxu eta besarkada pottolo bana.








BERRIRO ELKAR IKUSTEKO IRRIKITAN

Denbora pasatzen ari da, eta egoera hau denok nahi genukeena baino askoz gehiago luzatzen ari da. Berriro elkartuko garen egun hori iristen den bitartean, bigarren hiruhileko honetako argazkiak bildu egin ditugu bideo pare bat egiteko.









ETXEAN GOXO-GOXO


Etxean geratzea egokitu zaigu. Badakigu hain haur txikiekin askotan zaila dela, aspertzen direlako edo mugitu beharra dutelako. Hemen utziko dizkizuegu Haur Hezkuntzako 2. zikloko kideek utzitako proposamen hauek. Musu bat eta laster arte


KORONABIRUSARI AURRE EGITEN !!!!



Familia maiteak:
Inork desiratzen eta espero ez zuen egoera batean aurkitzen gara. Eskolan aritu gara lanean baina hemendik aurrera etxetik egingo dugu lan. Zuekin egin nahi ditugun banakako bilerak prestatzen emango dugu denbora, zuen seme-alabekin egin nahi ditugun tailerrak prestatu nahi ditugu, esperimentatzeko materiala prestatu, blogean informazioa, argazkiak eta bideoak jarriko ditugu,.... Gu(irakasleok)etengabeko harremanetan egongo gara, bai telefonoz, bai telematikoki. Edozein zalantza izanez gero, mezu elektroniko honetara bidali dezakezute nahi duzuena.
Badakigu guztion esku dagoela egoera hau ahalik eta laburrena izatea. Bitartean, zaindu zuen txikitxoak eta haien aitona-amonak, eta, jakina, zuek ere zaindu. Laster elkar ikusteko irrikaz gaude bitartean  muxu  eta besarkada erraldoi  bat jaso ezazue gure partez.

Aizpea eta Maite


PSIKOGELAN JOLASTEN!!!!


Kaixo familiak!!!! Utziko dizuegu, psikomotrizitate gelan, une desberdinetako argazkiekin sortutako bideo bat. 




IHAUTERIAK IRISTI DIRA !!!!!




Gaur ospatzen ditugu inauteriak 1-2 urtekoen geletan. Gorriz margotutako sudurrarekin dantzatu eta abestu dugu.




PSIKOMOTRIZITATEA 1-2 URTEKO GELAN



Gizakiak bere existentziaren kontzientzia hartu zuenetik, gorputza esanahiz betea egon da, dago eta egongo da. Errealitate hori alderdi askotan agertu da kultura eta gizarte guztietan eta leku guztietan.




Bernard Acouturierrek hezkuntzako praktika psikomotorra sortu zuen, haurren garapen global eta orekatuari laguntzeko era bezala. Autore horren arabera, haurraren garapen harmoniatsuari laguntzea gerora pertsona berdingabe gisa existitzeko aukera ematea da eta, beraz, komunikatzeko, adierazteko, sortzeko eta pentsatzeko egoerarik onena eskaintzea da.



Gure eskolan psikomotrizitatea lantzen dugu, bere argi-ilunak gorabehera, oso onuragarritzat jotzen dugu. Balioespen positibo hori hainbat adierazletan oinarritzen da: haurrengan sortzen duen ongizatea, aurrerapenak ikusteko erraztasuna, oldarkortasuna gutxitzea, garapenean dituzten erritmo desberdinak bereiztea, etab.



ZORIONAK ETA URTE BERRI ON


Lehen hiruhileko hau amaitzen ari gara, eta une polit batzuen bideo txiki bat utzi nahi izan dizuegu. Gustatuko zaizuela espero dugu.
 


UDAZKENEKO TAILERRAK


Azaroaren amaieran, zuen laguntzarekin, koloretako hostoak, pinaburuak, egurrak, makilak... bildu eta udazkeneko tailer bat antolatu genuen. Tailer honetan haurrek ehundura eta forma ezberdinekin ikuitu eta jolasteko aukera izan zuten, baita kolore ezberdinetako hostoekin ere.


 

JOLASAREN BIDEZ IKASTEN


"Bizitzako ikaskuntza garrantzitsu guztiak jolasean egiten dira "

Francesco Tonucci





Etapa honetan, haurrek jolastu egiten dute, hori da dakitena eta egin behar dutena, jolasak bere mundu guztia eta harekin harremanak izateko modua biltzen baititu. Gure misioa, irakasle garen aldetik, ikaskuntzari "ateak irekitzea" da, baina ez haurra ikaskuntzatik pasatzera behartzea. Jokoa izan daiteke gehienetan giltza hori.







Jolas librea, helbururik gabea, trabarik gabea, askapen eta plazer elementu gisa, bizitza zer den frogatzeko eremu gisa, behin eta berriz okertzeko beldurrik gabe probatzeko aukera duena, funtsezkoa da bizitzeko.






 Jolasaren bidez, haurrak bere ingurunea, inguruan dituen izakiak eta objektuak esploratzen ditu; bere ekintzak besteekin koordinatzen ikasten du; jolasa komunikaziorako tresna gisa erabiliko du; helburu bat lortzeko behar dituen baliabideak planifikatzen eta kontuan hartzen ikasten du; saiakuntzak egiteko, probatzeko, esploratzeko, esperimentatzeko eta, azken batean, bere inguruan dituen objektu eta pertsonekin interakzioan aritzeko espazioak ahalbidetzen ditu; izan ere, objektu eta pertsona horiek bere ezagutza-beharretarako motorrak dira. Eta Jolasean, haurrak konpainia izateko beharra sentitzen du, jolasak berekin baitarama soziabilitatearen espiritua.






Ikasturte honetan, hilero, egiten ari garen jardueren bideoak eta argazkiak blog honetan zintzilikatzen saiatuko gara. Izenburu hau jarri diegu: "Lagun artean jolasean". Titulu honek, aurreko paragrafoetan adierazi nahi izan duguna biltzen du. Adin horietan haurrak bakarrik jolasten dira, beste batzuekin eta beste batzuen ondoan. Eta, hain zuzen ere, gelako bizitzako une horiei heldu nahi diegu.